Olatz Agirre Sansinenea naiz, Irudi Aholkularia, Irudi Coach-a eta Personal Shopper-a. Charm by Olatz Agirre estudioan jarduten naiz eta elkarlanean zure hoberena ematen lagun zaitzaket.
Charm-en esanahia hauxe da… lilura, xarma. Pertsona erakargarria eta atsegina bilakatzen duten ezaugarri desberdinen baturari esaten zaio charm.
Ez da xedea pertsona erabat aldatzea edo perfektu azaltzea, ziurrago sentitzea eta bere burua gehiago maitatzea baizik. Daramazunarekin identifikatu eta egunerakotasuna erraztea, erabilera anitzeko armairua sortuaz. Shopping egitera joateak ez zaitzala frustratu eta ekitaldi batera joanez gero, mozorrotuta ez sentitzea.
Aholkulari bezala, modu pertsonalizatuan egiten dut lan eta zure indarguneak bultzatu eta ahulguneak neutralizatzea da nere helburua. Zure edertasun naturala azaleratuz, autoestima hobetu daiteke eta ongizatea areagotu. Zalantzarik gabe, zure barnealdea zure kanpoaldean isladatzen da.