Nor Naiz

Olatz Agirre Sansinenea naiz ….

Alaia, apaina eta behatzailea izaten jarraitzen duen pekadun neskatila hura.

Edertasuna eta dotoretasunaz beti txundituta, nere amari begiratzen nion liluraz, kalerako apaintzen zenean.

Nere amama berriz, ile zuridun emakume hura, perfekzionista eta dotorearekin, oraindik ere gogoan ditudan irudiaren inguruko detaile ugari, barneratu nituen inkonszienteki,

Nere erreferenteak biak, jada joanak baina era batera edo bestera, bizitzako bide honetan nere alboan ditudanak.

Txikitan, panpinak gustora jantzi eta erazten zituen neskatilla hura, haundituz zihoan. Eta geroago, ingurukoak arropak erostera lagundu eta moda aldizkarietako argazkiak harretaz irakurri eta Grace Kellyk txunditzen zuena.
 
 

IRUDI AHOLKULARIA

PERSONAL SHOPPER & IRUDI COACH

Administrari bezala jardun ondoren eta nere familia osatu ostean, nere momentua zela sentitu nuen. Bai, nere ametsetan sinisteko unea zen eta nere pasioa, profesio bihurtzeko garaia.

Eta horrela egin nuen, ez mila buelta eman gabe eta estudioa zabaltzeko erronkari aurre egiteko gai izatearen inguruan, kezka haundia izanda. Nere estudioa, gure estudioa da, abentura honetan bakarrik ez naizelako sentitzen, bakarrik ez nagoelako. Bizitza honetan, nortzuk ditugun aldamenean delako garrantzitsuena. Eta horretan, zorteduna naiz.

2016an, Estilismo eta Moda, Irudi Aholkularitza, Personal Shopper eta Coolhunting-ean formakuntza jaso ondoren eta ikastaro desberdinak burutuaz, Charm by Olatz Agirre-ko ateak ireki genituen.

Azkenaldi luze honetan bilakaera pertsonal eta profesionala medio, Irudi Coaching-a pausu sakonagoa dela ohartuta naiz. Hau horrela izanik eta formakuntza medio, aditu bilakatu naiz, bezeroak beraien esentziarekin bat egin dezaten eta beraien azalean gustora senti daitezen.

Skip to content